Magisteritzako ikasle talde batek musikaren eragina ikertu du gorputz eta arte plastikoan
Erredakzioa - publikatuta 2009/05/29
Deigarria da ikasle desberdinek musika desberdinetan espresatzeko era berdina azaltzeak. Musika berdinaren aurrean ikasle erdiak baino gehiagok berdin jokatu dute plastilina lantzean.
Magisteritza etxeko eta Munduko irakasle onenen artean kokatuko diren Larriburubelarri eta Plastilina ikerlari-taldeek, Musika espresatzeko erak izeneko ikerketa burutu dute.
Lanaren helburu nagusiak bi izan dira: batetik, musikak zein eragin sortzen duen pertsona desberdinenganarakatzea; bestetik, jarrera horiek nola espresatzen dituzten antzematea.
Ikerketaren ezaugarriak
Datuak biltzeko metodo grafikoa erabili da, bideograbaketak eta argazkiak.
Ikerketak bi fasetan burutu dute. Hasteko, mota eta estilo desberdinetako abestiak entzun dituzten bitartean ikasleek musikaren erritmoa jarraitu dute eta libreki mugitu dira begiak estalita zutela.
Bigarren fasean eta abesti berdinak entzun duten bitartean, begiak estalita jarraitu dute. Oraingoan, espresatzeko era, plastilina zati bati forma ematea izan da.
Ikerketan ateratako ondorioetako batzuk
- Ikerketako partaideen erdiak baino gehiagok, mugimendu mekanikoak erakutsi dituzte lehenengo abestiarekin.
- Bigarren abestiarekin “txurro bat egin dute ikasleen % 100ak.
- Hirugarren abestiarekin %75ak pelota bat egin dute plastilinarekin.
- Laugarren abestian %75ak plastilina zati txikitan banatu du.
Deigarria da musika berdinaren aurrean eta gainontzeko partaideak ikusi gabe, partaideen gehiengoak (ikerketa kuantitatiboko %75ak) espresatzeko era berdina azaltzea.
sábado, 30 de mayo de 2009
martes, 12 de mayo de 2009
Bila eta bila ibili ondoren, haur batek egindako marrazki hauek aurkitu ditugu. Marrazki hauetan, haurrak duen garapena ikusten da fase ezberdinak gaindituz. Esan beharra dago marrazki guztiak haur berdinarenak direla; modu honetan, errazago interpretatu daiteke haur
Saiatu gara marrazki gehiago igotzen baina ezinezkoa egin zaigu. Sarearekin arazoak izan ditugu ; denbora guztian blokeatu egin zaigu.
viernes, 8 de mayo de 2009
Ondoko argazkietan oinarritu gara gure logotipoa diseinatzeko orduan.Fakultateko sarrera hartu dugu eredutzat. Kanpoko azala kontutan hartuz, M itxura duela ikusita oso aukera ona iruditu zaigu Magis TB rekin lotura egiteko.
Tonu informala emateko, eraikinak duen marra txuria okertzea erabaki dugu. Era berean, alboetan marra difuminatuagoa agertzen da. Hau da, irekiagoa.
Eraikinak dituen adreiluen adierazgarri, egurrezko makiltxoak moztu eta laranjaz margotu ditugu. Logotipoaren barneko gorputzean pegatu ditugu, unibertsitate honetako ezaugarririk nagusienetakoa baita.
Aurrera dihoan telebista irudikatzeko, "play" sinboloa erabiltzea erabaki dugu.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)