miércoles, 2 de junio de 2010

TALDEKO HAUSNARKETA

Bukatzeko, esan berriz esan... ez dadila galdu... Mikel Laboaren abestiak dionez...

Aitortu, Haur Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak ikasgai honetan, anitzak izan direla ikasi ditugunak. Gaitasun eta gaiaren inguruko hausnarketa sakona egin dugun aldetik.

Talde bezala, Haur Hezkuntzan Teknologia Berriak: Bai/Ez? galderari erantzunez, esan beharra dugu, irakasle moduan, hainbat erregistro izan behar ditugula eta egoera eta pertsona ezberdinetara modu egokian moldatzeko gai izan behar dugula. Beraz, hori kontutan hartuta eta teknologia berriez inguratuta gaudela ikusita hauek ezagutzea eta erabiltzea zilegia deritzogu. Hala ere, hezkuntzako etapa honetan, mundu fisikoak eta elkarren arteko harremanek eta bizipenek lehentasuna izan behar dutela jakinik, teknologiak behar direnean bakarrik erabil ditzagun.

Honekin ikasgaia ixten dugu eta gero arte!

domingo, 30 de mayo de 2010

EGUNEROKOA

AURKEZPENA: (2010/3/23)
Kaixo! Gu Larriburubelarri taldearen kideak: Olaia Juni, Jon Urruzola, Nekane Tejedor eta Iñigo Larrañaga gara.

Gure banakako e-paperzorroen loturak hauek dira:
Jon Urruzola
Olaia Juni
Iñigo Larrañaga
Nekane Tejedor

IKTko ikasgaiaren jarraipena egingo dut blog honen egunerokoaren bitartez. Irakurtzera animatzen zaituztegu! Animo! Azken txanpa da eta!

1. Astea (2010/3/24)

kaixo,
Gaur asteazkena, bi taldeak batera gaude.Aurkezpeneko birpasoa egin dugu, dena den, lanean hasi gara: Blogean gure elkarrikertuzeko orrialdeen helbideak jarriz, e.a...Pixkat galduta gaude egin beharreko lanekin. Baina, bihar azken eguna dugu oporraldia etorri baino lehen!

2. Astea (2010/4/14-15)

Kaixo denoi!
Aste santua pasa da, eta pixkanaka bizitza "normalera" bueltatzen hasiak gara, geuk ere errutinen beharra baitugu!! Ikasgaiari dagokionez, lehenengo astean, nahiz eta planteamenduaren ideia orokorra ulertu, zalantza pila bat geneuzkan egin beharreko lanen eta hauen prozesuen inguruan.
Egia esan, nahiko galduak sentitu ginen, baina gaurko saioaren ostean eta Joxemiren azalpenak medio, egin beharreko bidea zehazten hasi gara. IKT-ren inguruan bakoitzak Practicumean izandako esperientzia amankomunean jarriko dugu, eta hortik aurrera irakasleak emandako koadroaren eta google doc-en laguntzaz, aurkezpenaren nondik-norakoak finkatzen joango gara. Ea nola irteten den...aio!

3. Astea (2010/4/20-21)

Kaixo!
Astearteko saio honetarako taula osaturik ekarri dugu. Honela, klaseko lehenengo ordua taldekideek izandako esperientziak irakurtzea eta aztertzea dedikatu dugu. Orokorrean, egia esan, ez da ezberdintasun handirik somatzen, Haur Hezkuntzan teknologia berrien baliabideak eta hauek aplikatzeko erak antzekoak baitira.
Hala eta guztiz ere, konparaketa lanetan aritu gara eta hainbat ondorioetara iritsi gara. Dena den, tartean eztabaida sortu da, eta oso aberasgarria izan da bertan eman den ideien elkartrukea. Joxemirekin batera jorratu ditugun gaiak, orokorrean, hauexek izan dira: gaur egun Haur Hezkuntzan teknologia berrien papera nahikoa da/edo ez, zeintzuk dira prioritateak Haur Hezkuntzan, gizartea eta eskolaren arteko loturak/harremanak, teknologia berriak eta identitatea...
Azken finean, IKT-en atzean dauden balore, interes, helburu, abantail/desabantailetaz hitz egin dugu. Solasaldia benetan interesgarria iruditu zait.
Gaurko egunean sekulako ezustea. Gelara iritsi eta sarea erori dela... Ezin izan dugu bildu (je,je) eta kafe bat hartzera joan gara. Hori bai kafea hartu dugun bitartean, gure hausnarketarekin jarraitu dugu. Beraz lan pixka bat ere egin dugu.
Ikusten, internet ez dabil eta klasea izorratzen da. Berreskuratu behar dugu orria eta boligrafoa? Beste egun baterako eztabaida. Aio!!

4. Astea (2010/4/27-28)

Aupa!
Gaurkoan , ostiralean egin genuen lana slidesharera igo eta embeda erabiliz blogean: bideoak, pptak, pdfak, e.a... txertatzen ikasi dugu! hau duk hau marka!
Gainera, bihar, aurkezpeneko ppta egin dugu, igo dugu ere. Ea bihar gogoratzen garen nola egiten den eta ea sarea ez den erortzen! jejejej ala bai!!!!

5. Astea (2010/5/4-5-6)

Gaur laugarren taldekidea Saharatik bueltan iritsi zaigu, ongi etorri Iñigo!! Han izandako esperientzia kontatu digu (biharko aurkezpenean ere azalduko digu), eta gure aldetik, ikasgaiaren dinamika eta ideia nagusiak jakinarazi dizkiogu.
Bestalde, biharko aurkezpena dela eta, power point-a zehaztu eta txukundu ondoren, gelari azaldu beharrekoa adostu dugu.
Aurkezpena egin dugu. Nire ustez, ondo atera da, nahiz eta ez genuen lortu buruak ordenagailuetatik separatzea... ez dakit leku egokiena den aurkezpenak egiteko.
Atzo taldeko aurkezpena egin genuen. Denboraz nahiko larri gebiltzanez eta gauza asko beste aurkezpenetan komentatuak zeudenez, gurea luzeegia ez izaten saiatu ginen. Batez ere garrantzia eman genion egindako hausnarketari. Haur Hezkuntzan lantzen den teknologia berrien erabilera nahikoa al da? . Honen erantzuna egindako txostenean.
Gaurkoan gaiaren aukeraketa egingo dugu . Badugu zerbait buruan , beraz gaur hartuko dugu erabakia.

6. Astea (2010/5/11-12)

Kaixo irakurle,
Beno, geroz eta gutxiago falta zaigu klaseak bukatu eta karrera amaitzeko... eskerrak eguraldiak lurrari lotuta mantentzen gaituela! pixkat bada ere!
Asteazkenean, guretzat asteko lehenengo IKT saioa, Ikastolen elkartetik IKASYS sistema edo proiektua aurkeztu ziguten. Interesgarria suertatu zitzaidan. Dena den... emaitzak hobetzen badira sistema honekin, haurrak autonomoki ikasten dute... "aprende tu solo" leloko liburuak datozkit burura...
Haur Hezkuntzari dagokionez, IKTeen aldetik ez da bustidura hori bilatzen. Ulertzen da, Haur Hezkuntzako haurrak, txikiak direla eta beste garapen faseetan daudenez beste behar batzuk dituztela. Beno, irakurle, gehiago jakin nahi baduzu, zoaz gure blogera, gaur IKASYSi buruzko laburpena idatzi baitugu.
Bestalde, gure gaian murgilduta gaude: IPUIN MULTIMEDIAK. Hortan gaude, ipuin ezberdinak ikusten, irizpide batzuk sortzen eta lanari forma ematen. Azkar ibili beharra dugu, beraz... dida!

7. Astea (2010/5/18-19-20)

Aupa!
Aste honetan, hainbat gauza burutu ditugu: lehenik, artikulua osotu dugu eta Joxemiri bidali diogu. Ondoren, gaiaren garapenerako hainbat lekutara jo dugu ipuin-multimedien bila. Gainera, Amara Berriko Armando eta Antton etorri dira hitzaldi bat ematera. Eta azkenik, artikuluarekin gora eta behera ibili gara. Aupa ekipo! lortuko dugu eta!

8. Astea (2010/5/25-26-27)

Kaixo!
Hau duk hau astea! Gure gaiaren inguruan bueltaka eta bueltaka ibili gara, baina azkenean lortu dugu. Baditugu Ipuin-multimedia anitzak katalogatuta, ipuinen kalitatea neurtzeko irizpideak finkatuta eta baita hauek dakarten efektuak aztertuta. Gainera, gure ipuin multimedia propioa dugu! SEMAFORO ALAIA.
Oso pozik gaude.
Orain, azken ukituak falta zaizkigu besterik...
Izan huntsa!

sábado, 29 de mayo de 2010

SARRERA




Kaixo denoi!!
Larriburubelarri taldea Olaia Juni, Iñigo Larrañaga, Nekane Tejedor eta Ion Urruzola-k osatzen dugu. Haur Hezkuntzako 3. mailan gaude, eta aurreko urtean irekitako blogaren jarraipen bat egiten ari gara.
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak ikasgaia burutzen ari gara, eta aurkibidean ikus daitekenez, gai honen inguruan zenbait lan aurrera atera ditugu.

PAPER ZORROAREN AURKIBIDEA

1.- SARRERA

2.- IKASGAIAREN LEHENENGO LANA

2.1.- IKT-EN PRAKTIKETAKO ERABILPENAREN TAULA H.H.N

2.2.- II PRAKTIKETAKO IKTEN HAUSNARKETA H.H.N

2.3.- AURKEZPENA POWER POINT

2.4.- PRAKTIKALDIKO TEKONOLOGIA BERRIAK II (SAHARA)

3.- HITZALDIAK

3.1.- IKASYS PROIEKTUA

3.2.- AMARA BERRIKO HEDABIDEAK

4.- IPUIN MULTIMEDIAK

4.1.- EGUNKARIKO ipuin multimedien ARTIKULUA

4.2.- IPUIN MULTIMEDIEN LANA

4.3.- SEMAFORO ALAIA (Guk sortutako ipuina)

5.- EGUNEROKOA

6.- TALDEKO BIDEOA

7.- IKASGAIAREN MAPA KONTZEPTUALA

8.- EGUNKARI PUBLIKATUA

9.- TALDEKO HAUSNARKETA