jueves, 13 de mayo de 2010

Ikasys proiektua

Atzo Maiatzak 11 IKASYS proiektua aurkeztu ziguten ikastola elkartetik etorritako lagunek.
Proiektu honek urte batzuk daramatza martxan eta guretzat oso baliagarria da teknologia berrien beste aplikazio bat ezagutzea. Hasieran,ikastola batean, proiektu piloto bat egin zuten , eta honek izan zuen arrakasta ikusirik, beste eskoletan ezarri dute. Beraiek komentatu ziguten bezala, bertan parte hartu zuten haurrengan, hobekuntza txiki bat agertu zen.
Honen aplikazioa eduki kurrikularrari begira, Lehen Hezkuntzan orduterdikoa da eta DBHn ordubetekoa, ikasgai desberdinak tartekatuz, ingelesa, matematika...; Beraz ikusten da osagarri bezala erabiltzen dutela, ez dute metodo tradizionala orderkatzen.
Programa honen osagaiak:
Hardwareari dagokionez, mini ordenagailuak dira.
Softwareari dagokionez, hiru web aplikazio dira: Designer, trainer eta Inspector.
Softwarearen barnean, 13 ariketa mota agertzen dira. Ariketa hauetan egiten den guztia erregistratua geratzen da eta ebaluaketarako balio du. Irakasleak nahi izanezkero, edozein momentutan ikus dezake haur bakoitzak duen garapena.
Proiektu hau hiru gaitasun nagusietan zentratzen da.
Komunikatzen jakitea; norbera izaten jakitea eta ikasten ikastea.
Haur Hezkuntzari begira aplikaziorik ez dagoela ikusi genuen. Alde batetik, ariketa hauek burutzeko, ondo irakurtzen jakin behar dute eta dakigunez, hau Lehen Hezkuntzako 2. mailan lortzen dute. Bestetik haurraren adinaren ondorioz, beste behar batzuk dituzte: sozializazioa, autonomia...
Esperientzia honen ondoren, IKTen inguruan hausnarketa sakonago bat egiteko aukera izan dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario