Hasieran eman ziguten informazioa ( Web orrialdeak ,kultur guneari buruzko azalpenak...) oso interesgarria iruditu zitzaigun, are gehiago haur hezkuntzako irakasle izango garenez , etorkizunean oso erabilgarria suertatuko baitzaigu. Lana asko erraztuko digu, proiektuak eta jarduerak eginda daudelako eta begirada bat ematearekin , aukera asko eta ezberdin izango ditugulako eskura.
Erakusketari dagokionez, gure kabuz ibili ginenean ez genuen gehiegirik ulertu, ez bait ginen ohartzen egilearen helburua zein zen; ez genuen ezta interpretazio pertsonalik egiten ere, beno bai, nahiko arraroa iruditzen zitzaigun dena. Nereak azalpena eman ondoren, ordea, geure ikuspuntua aldatzen joan zen, eta erakusketa pixkanaka digeritzen joan ginen. Eta obra berriro ikustean, beste era batera ulertu genuen. Argazkiek zuten sakontasuna hauteman genuen, ikusten ez den espazioaz ere ohartu ginen... Eta pausoz-pauso erakusketaren zentzu edo esanahia barneratzen joan ginen.
Amaitzeko esan gauza batek harritu gintuela, 11 urte tik beherako haurrak ezin direla kultur gunean sartu. Nahiz eta hau araututa egongo den, gustatuko litzaiguke noizbehinka haur hauentzako jarduerak prestatuko balira. Guk gurea defendatzen dugu, gure helburua haur hezkuntza da, beraz espazio hauek denekin konpartitzea ondo legoke.
Mila esker izan dugun aukeragatik.
martes, 17 de marzo de 2009
martes, 10 de marzo de 2009
MUSEOA GURE BARNEAN
Ondoko bideoa ikusita, haurrekin artea tratatzeko modua oso egokia iruditu zaigu.
Alde batetik, museoan eskulturak ukitu, ikusi eta sentitzeko aukera ematea ideia interesgarria dela deritzogu. Museoetan gehienetan soilik ikuslearen errola betetzen dugu . Horrela eginda ordea, haurren paper aktiboa garatzen da, partehartze zuzena izatera bideratzen baitituzte.
Bestalde, museoan bizitako esperientzia ez da espazio horretara mugatzen, eskolan ere artista izateko aukera ematen zaie.
Honela, artearen bidez barneratzen diren aspektuak ,haurra lanaren protagonista izanik, modu eraginkorragoan tratatzen dira.
Beraz, gure ustez honelako jarduerak gehiagotan egin beharko lirateke, azken finean esperimentazio hauek baitira haurraren jakinmina sustatzen dutenak. Era berean, lan pertsonala taldeari aurkeztu eta honen inguruan eztabaidatzea , haurrentzat oso aberasgarria izaten da.
Emaitza gainera oso adierazgarria izango da , pareta pertsonal hori egunero ikusiko baitute eta museoan bezala artista sentituko baitira. Eskola museo bihurtu dute.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)