viernes, 3 de abril de 2009

MUSEOEN WEB ORRIALDEAK

Museo ezberdinen web orrialdeak ikusi eta gero, ia automatikoki eta nahigabe gure autobiografietara jo dugu, eta konparatzen hasi gara gure garaian egiten genuena gaur egungo egoerarekin, eta sekulako aldea dago! Gure garaian gutxitan bisitatzen genituen museoak, eta bisitaldiren bat antolatzen zenean, irteera bat bezala ikusten genuen, agian modu honetan planteatzen zitzaigulako. Ikuysle eta entzule hutsak ginen, eta gure parte hartzea oso mugatua zen.

Orain, ordea, beste era batera lantzen dira gaiak edo erakusketak, prozesu baten barnean kokatzen baitira; gelan sarrera bat egiten da abiapuntu bezala, bisitaldia burutzen da, eta bueltan ariketak/hausnarketak proposatzen dira. Hau da, ez da soilik museora joan eta kitto, baizik eta "continuum" bat da; gaia aurkezten da, garatzen da, eta ondorioztatzen da. Eta guzti hau gainera, haurraren adina eta ezagutza kontuan izanik, eta bere protagonismoa eta hitza modu eraginkorrean areagotuz.
Museoen dinamika haurren mundura egokitzen da, eta hori aurrerapausu bat iruditzen zaigu.

Museo bakoitzaren pedagogia edo... aztertuz gero, gure ingurukoek (Guggenheim, Artium) bultzatzen dutena oso aproposa dela deritzogu.

Guggenheim-ek haur hezkuntzako haurrekin lan egiteko aukera ematen du. Monitore baten laguntzarekin, eta hainbat jardueren bidez (ipuinak irakurriz, arte-jarduerak burutuz, jolastuz...), Museoan erakusten diren artelanak aztertzen dituzte.

Artium-ek ere, haur eta lehen hezkuntzarako proposatzen dituen ideiak oso interesgarriak iruditu zaizkigu. Lehen aipatu dugun "continuum" hori lantzen du elkarrizketan eta partaidetzan oinarriturik. Eskolak, gainera, gaia aukeratzeko posibilitatea du, eta ideia honek museoaren erabilgarritasuna handitu dezake, artea eskolara hurbilduz. Dena dela, arazo bat dago: museoak Arabako eskolekin bakarrik lan egiten du.


Bestalde, MUPAI-k atentzioa deitu digu. Zehazki haurrei zuzendutako errekurtso pedagogiko bezala aurkezten da, eta bere helburua haurrak artearen munduarekiko interesa areagotzea da. Honetarako, tailerrak eta erakusketak egiten dituzte, baina beti haurraren sormenari begira.

Proiektu integral honetan haurra protagonista da, eta horrek asko esan nahi du. Jarduerez aparte, adierazpen plastikaren inguruko ikerketak ere badu bere espazioa, eta esperientzia ezberdinen trukaketa ere posible da (bialdu daitezke eta besteenak ikusi...)..

Modu honetan, irakasle izango garenez, oso baliagarriak izan daitezke honelako iniziatibak eta tresnak, bai ideiak hartzeko, bai gai ezberdinak ikertu ahal izateko, bai mota askotako harremanak sendotzeko eta abar. Zentzu honetan, IREF taldeak eskaintzen duena ere (irakaslearen formakuntza indartzeko kurtsoak, neurriak...) etorkizunean lagungarria izan daiteke guiretzat.

Hala eta guztiz ere, klasean ikusi berri dugun DAP programak argi adierazi digu, baliabide sinpleekin -koadro bat aukeratu eta taldea ongi dinamizatuz- gauza garrantzitsu eta asko landu daitezkela: hitz egin, entzun, pentsatu, eztabaidatu, elkartrukatu, diskurtsoak eraiki, irudimena landu...

Dena dela, proiuektu edo programa guzti hauek osagarriak dira. Eskura ditugu, orokorrean kalitatezkoak dira, eta "pista" asko eman diezazkigukete; hau da, guretzat, funtsezkoena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario