domingo, 30 de mayo de 2010

EGUNEROKOA

AURKEZPENA: (2010/3/23)
Kaixo! Gu Larriburubelarri taldearen kideak: Olaia Juni, Jon Urruzola, Nekane Tejedor eta Iñigo Larrañaga gara.

Gure banakako e-paperzorroen loturak hauek dira:
Jon Urruzola
Olaia Juni
Iñigo Larrañaga
Nekane Tejedor

IKTko ikasgaiaren jarraipena egingo dut blog honen egunerokoaren bitartez. Irakurtzera animatzen zaituztegu! Animo! Azken txanpa da eta!

1. Astea (2010/3/24)

kaixo,
Gaur asteazkena, bi taldeak batera gaude.Aurkezpeneko birpasoa egin dugu, dena den, lanean hasi gara: Blogean gure elkarrikertuzeko orrialdeen helbideak jarriz, e.a...Pixkat galduta gaude egin beharreko lanekin. Baina, bihar azken eguna dugu oporraldia etorri baino lehen!

2. Astea (2010/4/14-15)

Kaixo denoi!
Aste santua pasa da, eta pixkanaka bizitza "normalera" bueltatzen hasiak gara, geuk ere errutinen beharra baitugu!! Ikasgaiari dagokionez, lehenengo astean, nahiz eta planteamenduaren ideia orokorra ulertu, zalantza pila bat geneuzkan egin beharreko lanen eta hauen prozesuen inguruan.
Egia esan, nahiko galduak sentitu ginen, baina gaurko saioaren ostean eta Joxemiren azalpenak medio, egin beharreko bidea zehazten hasi gara. IKT-ren inguruan bakoitzak Practicumean izandako esperientzia amankomunean jarriko dugu, eta hortik aurrera irakasleak emandako koadroaren eta google doc-en laguntzaz, aurkezpenaren nondik-norakoak finkatzen joango gara. Ea nola irteten den...aio!

3. Astea (2010/4/20-21)

Kaixo!
Astearteko saio honetarako taula osaturik ekarri dugu. Honela, klaseko lehenengo ordua taldekideek izandako esperientziak irakurtzea eta aztertzea dedikatu dugu. Orokorrean, egia esan, ez da ezberdintasun handirik somatzen, Haur Hezkuntzan teknologia berrien baliabideak eta hauek aplikatzeko erak antzekoak baitira.
Hala eta guztiz ere, konparaketa lanetan aritu gara eta hainbat ondorioetara iritsi gara. Dena den, tartean eztabaida sortu da, eta oso aberasgarria izan da bertan eman den ideien elkartrukea. Joxemirekin batera jorratu ditugun gaiak, orokorrean, hauexek izan dira: gaur egun Haur Hezkuntzan teknologia berrien papera nahikoa da/edo ez, zeintzuk dira prioritateak Haur Hezkuntzan, gizartea eta eskolaren arteko loturak/harremanak, teknologia berriak eta identitatea...
Azken finean, IKT-en atzean dauden balore, interes, helburu, abantail/desabantailetaz hitz egin dugu. Solasaldia benetan interesgarria iruditu zait.
Gaurko egunean sekulako ezustea. Gelara iritsi eta sarea erori dela... Ezin izan dugu bildu (je,je) eta kafe bat hartzera joan gara. Hori bai kafea hartu dugun bitartean, gure hausnarketarekin jarraitu dugu. Beraz lan pixka bat ere egin dugu.
Ikusten, internet ez dabil eta klasea izorratzen da. Berreskuratu behar dugu orria eta boligrafoa? Beste egun baterako eztabaida. Aio!!

4. Astea (2010/4/27-28)

Aupa!
Gaurkoan , ostiralean egin genuen lana slidesharera igo eta embeda erabiliz blogean: bideoak, pptak, pdfak, e.a... txertatzen ikasi dugu! hau duk hau marka!
Gainera, bihar, aurkezpeneko ppta egin dugu, igo dugu ere. Ea bihar gogoratzen garen nola egiten den eta ea sarea ez den erortzen! jejejej ala bai!!!!

5. Astea (2010/5/4-5-6)

Gaur laugarren taldekidea Saharatik bueltan iritsi zaigu, ongi etorri Iñigo!! Han izandako esperientzia kontatu digu (biharko aurkezpenean ere azalduko digu), eta gure aldetik, ikasgaiaren dinamika eta ideia nagusiak jakinarazi dizkiogu.
Bestalde, biharko aurkezpena dela eta, power point-a zehaztu eta txukundu ondoren, gelari azaldu beharrekoa adostu dugu.
Aurkezpena egin dugu. Nire ustez, ondo atera da, nahiz eta ez genuen lortu buruak ordenagailuetatik separatzea... ez dakit leku egokiena den aurkezpenak egiteko.
Atzo taldeko aurkezpena egin genuen. Denboraz nahiko larri gebiltzanez eta gauza asko beste aurkezpenetan komentatuak zeudenez, gurea luzeegia ez izaten saiatu ginen. Batez ere garrantzia eman genion egindako hausnarketari. Haur Hezkuntzan lantzen den teknologia berrien erabilera nahikoa al da? . Honen erantzuna egindako txostenean.
Gaurkoan gaiaren aukeraketa egingo dugu . Badugu zerbait buruan , beraz gaur hartuko dugu erabakia.

6. Astea (2010/5/11-12)

Kaixo irakurle,
Beno, geroz eta gutxiago falta zaigu klaseak bukatu eta karrera amaitzeko... eskerrak eguraldiak lurrari lotuta mantentzen gaituela! pixkat bada ere!
Asteazkenean, guretzat asteko lehenengo IKT saioa, Ikastolen elkartetik IKASYS sistema edo proiektua aurkeztu ziguten. Interesgarria suertatu zitzaidan. Dena den... emaitzak hobetzen badira sistema honekin, haurrak autonomoki ikasten dute... "aprende tu solo" leloko liburuak datozkit burura...
Haur Hezkuntzari dagokionez, IKTeen aldetik ez da bustidura hori bilatzen. Ulertzen da, Haur Hezkuntzako haurrak, txikiak direla eta beste garapen faseetan daudenez beste behar batzuk dituztela. Beno, irakurle, gehiago jakin nahi baduzu, zoaz gure blogera, gaur IKASYSi buruzko laburpena idatzi baitugu.
Bestalde, gure gaian murgilduta gaude: IPUIN MULTIMEDIAK. Hortan gaude, ipuin ezberdinak ikusten, irizpide batzuk sortzen eta lanari forma ematen. Azkar ibili beharra dugu, beraz... dida!

7. Astea (2010/5/18-19-20)

Aupa!
Aste honetan, hainbat gauza burutu ditugu: lehenik, artikulua osotu dugu eta Joxemiri bidali diogu. Ondoren, gaiaren garapenerako hainbat lekutara jo dugu ipuin-multimedien bila. Gainera, Amara Berriko Armando eta Antton etorri dira hitzaldi bat ematera. Eta azkenik, artikuluarekin gora eta behera ibili gara. Aupa ekipo! lortuko dugu eta!

8. Astea (2010/5/25-26-27)

Kaixo!
Hau duk hau astea! Gure gaiaren inguruan bueltaka eta bueltaka ibili gara, baina azkenean lortu dugu. Baditugu Ipuin-multimedia anitzak katalogatuta, ipuinen kalitatea neurtzeko irizpideak finkatuta eta baita hauek dakarten efektuak aztertuta. Gainera, gure ipuin multimedia propioa dugu! SEMAFORO ALAIA.
Oso pozik gaude.
Orain, azken ukituak falta zaizkigu besterik...
Izan huntsa!

sábado, 29 de mayo de 2010

SARRERA




Kaixo denoi!!
Larriburubelarri taldea Olaia Juni, Iñigo Larrañaga, Nekane Tejedor eta Ion Urruzola-k osatzen dugu. Haur Hezkuntzako 3. mailan gaude, eta aurreko urtean irekitako blogaren jarraipen bat egiten ari gara.
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak ikasgaia burutzen ari gara, eta aurkibidean ikus daitekenez, gai honen inguruan zenbait lan aurrera atera ditugu.

PAPER ZORROAREN AURKIBIDEA

1.- SARRERA

2.- IKASGAIAREN LEHENENGO LANA

2.1.- IKT-EN PRAKTIKETAKO ERABILPENAREN TAULA H.H.N

2.2.- II PRAKTIKETAKO IKTEN HAUSNARKETA H.H.N

2.3.- AURKEZPENA POWER POINT

2.4.- PRAKTIKALDIKO TEKONOLOGIA BERRIAK II (SAHARA)

3.- HITZALDIAK

3.1.- IKASYS PROIEKTUA

3.2.- AMARA BERRIKO HEDABIDEAK

4.- IPUIN MULTIMEDIAK

4.1.- EGUNKARIKO ipuin multimedien ARTIKULUA

4.2.- IPUIN MULTIMEDIEN LANA

4.3.- SEMAFORO ALAIA (Guk sortutako ipuina)

5.- EGUNEROKOA

6.- TALDEKO BIDEOA

7.- IKASGAIAREN MAPA KONTZEPTUALA

8.- EGUNKARI PUBLIKATUA

9.- TALDEKO HAUSNARKETA

jueves, 27 de mayo de 2010

SEMAFORO ALAIA

GUK SORTUTAKO IPUIN MULTIMEDIA

jueves, 20 de mayo de 2010

AMARA BERRIKO HEDABIDEAK

Amara Berrikoak etorri dira eskolara. Beraien eskolan, hedabideak nola erabiltzen diren aurkeztera etorri dira. Hitzaldia oso interesgarria izan da. Eskola honen helburuetako bat egiten duten guztia zerbaitetarako balio izatea da, beraz gelan egiten diren aktibitateak, edozein arlokoak, zertarako bat dute.
Bertan dituzten hedabideak: telebista, irratia, egunkaria eta txikiweba dira. Haurrek hedabide hauen funtzionamendua ikasten dituzte era praktiko batean. Hauek guztiak errealak dira;bertan agertzen diren albiste guztiak haurrek egiten dituzte.

Irratia auzoan entzuten da. Telebista eskolako zirkuitu itxi batean . Egunkaria egunero ateratzen dute eta hauen fotokopiak banatzen dituzte ikasleen artean. Txikiwebean, txikien lanak jartzen dituzte, ipuinak, txisteak, ... Hau da, eskolako edozein haurren lanak aurkitu daitezke bertan. Gelan egiten duten lana(ahokorapiloak, asmakizunak ...)egunkarian agertzen da. Edota gela bertatik, gmail bidez beraien lana bidaltzen dute erredakziora. Honela posta elektronikoaren erabilera ikasten dute era praktiko batean. baita Eskolatik ateratzean, hedabide guzti hauen inguruan informazio egoki bat dutela esan daiteke.
Kontutan hartu behar da Amara Berrik bere metodologia IKTetara moldatu duela. Hain zuzen, duela urte gutxi batzuk era analogikoan burutzen baitziren lan guztiak. Metodologia mantendu dute, baina berrikuntza teknologikoak etorri ahala, eskola hauetara moldatzen joan da.
Informazio gehiago nahi izanezkero web orrialde honetara jo dezakezue.
http://amaraberri.org/ab/index

jueves, 13 de mayo de 2010

Ikasys proiektua

Atzo Maiatzak 11 IKASYS proiektua aurkeztu ziguten ikastola elkartetik etorritako lagunek.
Proiektu honek urte batzuk daramatza martxan eta guretzat oso baliagarria da teknologia berrien beste aplikazio bat ezagutzea. Hasieran,ikastola batean, proiektu piloto bat egin zuten , eta honek izan zuen arrakasta ikusirik, beste eskoletan ezarri dute. Beraiek komentatu ziguten bezala, bertan parte hartu zuten haurrengan, hobekuntza txiki bat agertu zen.
Honen aplikazioa eduki kurrikularrari begira, Lehen Hezkuntzan orduterdikoa da eta DBHn ordubetekoa, ikasgai desberdinak tartekatuz, ingelesa, matematika...; Beraz ikusten da osagarri bezala erabiltzen dutela, ez dute metodo tradizionala orderkatzen.
Programa honen osagaiak:
Hardwareari dagokionez, mini ordenagailuak dira.
Softwareari dagokionez, hiru web aplikazio dira: Designer, trainer eta Inspector.
Softwarearen barnean, 13 ariketa mota agertzen dira. Ariketa hauetan egiten den guztia erregistratua geratzen da eta ebaluaketarako balio du. Irakasleak nahi izanezkero, edozein momentutan ikus dezake haur bakoitzak duen garapena.
Proiektu hau hiru gaitasun nagusietan zentratzen da.
Komunikatzen jakitea; norbera izaten jakitea eta ikasten ikastea.
Haur Hezkuntzari begira aplikaziorik ez dagoela ikusi genuen. Alde batetik, ariketa hauek burutzeko, ondo irakurtzen jakin behar dute eta dakigunez, hau Lehen Hezkuntzako 2. mailan lortzen dute. Bestetik haurraren adinaren ondorioz, beste behar batzuk dituzte: sozializazioa, autonomia...
Esperientzia honen ondoren, IKTen inguruan hausnarketa sakonago bat egiteko aukera izan dugu.