martes, 17 de febrero de 2009

¿QUE ESTA PASANDO?

“¿Qué está pasando? “ artikulua irakurri ondoren, esaten diren gauza gehienak ados egoteko modukoak direla esango nuke. “Gaurko eskolak mende honetako eskakizunetarako prest al daude ? “ galdera benetan interesgarria. Era berean Sonia Nieto-k (2006,p.15) dioen bezala, “irakaslea ez da haur baten hezkuntzaren arduradun bakarra”.


Irakasleen formakuntzari buruz hitz egiten denean, egia da diru asko inbertitzen dela eta honek ez duela bermatzen formakuntza horretan irakasten dena gero praktikan jarriko denik. Ikasitakoa momentuan praktikan jartzen bada baliagarri izan daiteke, honela ez bada, tamalez gehienetan ahaztu egiten da.Gainera, informazioa biltzea ez da beti formatzea. Hala ere , zenbait lekutan, School for change mugimendua jarraitzen dutenenen artean adibidez, eskolen beharren arabera egiten da formakuntza; beraz irakasleek bertan ikasitakoa erabili egiten dute.


Herrialde batzuetan eskolaren funtzioa, ikasleen errendimendu on bat lortzean datza; beraz , irakasleak horretan trebeak izateko bideratzen dituzte. Boston-en seminario batzuetan egindakoa oso interesgarria da, hain zuzen ere irakasleei, gazteen munduan murgiltzeko aukera ematea. Agian denek egin beharreko zerbait izan beharko luke.


Artikuluan ondo esaten den bezala, Finlandiako hezkuntza sistema guretzat utopia bat da. Han duten sistema hemen lortu ahal izateko aldaketa izugarriak egin beharko liratekeelako. Alde batetik, heziketak duen garrantzia aldarrikatzen da baina askotan, ez dira baliabide nahikoak ematen hau gertatu dadin. Bestalde, irakasleen formakuntza ez du zerikusirik, ez irakasle zeintzuk izan daitezken aukeratzean ez eta irakasle izan arte duten prozesuan. Ados, esaten dutenean ezin dela edonor izan gure seme-alaben hezitzaile, baina agian gehiegi eskatzen dute behar duten formakuntzan; edo, agian ez ?


Hemengo heziketan praktika denbora gutxiz egiten da, ez duzue uste? Eta praktikak baloratzerakoan ere oso ezberdin egiten da, tutore gehienek behintzat ala egiten dute; era berean ez dut ikusten unibertsitatea eta eskolen arteko lotura handiegirik.


Ez da lan erraza hau dena aldatzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario