Baina planteamendua barneratzen joan garen heinean, guztiz interesgarria eta egokia izan daitekeela ikusi dugu.
Proposatzen zaigun metodologiak gaur egun bizi dugun errealitatearekin harreman estua du (taldean/sarean lan egin, harreman eta lan berriak sortzeko aukera…), eta honek frogatzen digu hezkuntza arloa bizirik dagoela eta heterogeneoa izan daitekeela.
Hezkuntzaren ikuspuntu ezberdin baten aurrean gaude, “betiko” eredua (klase magistralak, azterketa bukaeran…) gainditzen duena, eta abiapuntu berri bat oinarritzat hartzen duena.
Lehengo urtean Garapen Psikomotorean Luisperekin bizi izandako esperientzia positiboa izan zen, eta aurten ere, Plastikaren eskutik, Elkarrikertuz proiektuan murgiltzea oso aberasgarria izango dela deritzogu.
Ikasgaiaren antolamendua ere guztiz aproposa da. Astean egin beharreko ariketak eta ekintzak, edo irakurri/landu beharreko artikuluak ondo zehazturik daude, gai bakoitzeko bibliografia ere ematen zaigu… Beraz, hemendik aurrera aprendizaia “gure esku” dago; elkarrekintzaren bidez ezagutzeko, pentsatzeko, trukatzeko eta eraikitzeko prest gaude.
No hay comentarios:
Publicar un comentario