martes, 17 de febrero de 2009

EGUNKARIAREN ARTIKULUA

Nekanek artikulu interesente bat jarri du foroan. Animatu eta irakurri, pena merezi du eta!

¿QUE ESTA PASANDO?

“¿Qué está pasando? “ artikulua irakurri ondoren, esaten diren gauza gehienak ados egoteko modukoak direla esango nuke. “Gaurko eskolak mende honetako eskakizunetarako prest al daude ? “ galdera benetan interesgarria. Era berean Sonia Nieto-k (2006,p.15) dioen bezala, “irakaslea ez da haur baten hezkuntzaren arduradun bakarra”.


Irakasleen formakuntzari buruz hitz egiten denean, egia da diru asko inbertitzen dela eta honek ez duela bermatzen formakuntza horretan irakasten dena gero praktikan jarriko denik. Ikasitakoa momentuan praktikan jartzen bada baliagarri izan daiteke, honela ez bada, tamalez gehienetan ahaztu egiten da.Gainera, informazioa biltzea ez da beti formatzea. Hala ere , zenbait lekutan, School for change mugimendua jarraitzen dutenenen artean adibidez, eskolen beharren arabera egiten da formakuntza; beraz irakasleek bertan ikasitakoa erabili egiten dute.


Herrialde batzuetan eskolaren funtzioa, ikasleen errendimendu on bat lortzean datza; beraz , irakasleak horretan trebeak izateko bideratzen dituzte. Boston-en seminario batzuetan egindakoa oso interesgarria da, hain zuzen ere irakasleei, gazteen munduan murgiltzeko aukera ematea. Agian denek egin beharreko zerbait izan beharko luke.


Artikuluan ondo esaten den bezala, Finlandiako hezkuntza sistema guretzat utopia bat da. Han duten sistema hemen lortu ahal izateko aldaketa izugarriak egin beharko liratekeelako. Alde batetik, heziketak duen garrantzia aldarrikatzen da baina askotan, ez dira baliabide nahikoak ematen hau gertatu dadin. Bestalde, irakasleen formakuntza ez du zerikusirik, ez irakasle zeintzuk izan daitezken aukeratzean ez eta irakasle izan arte duten prozesuan. Ados, esaten dutenean ezin dela edonor izan gure seme-alaben hezitzaile, baina agian gehiegi eskatzen dute behar duten formakuntzan; edo, agian ez ?


Hemengo heziketan praktika denbora gutxiz egiten da, ez duzue uste? Eta praktikak baloratzerakoan ere oso ezberdin egiten da, tutore gehienek behintzat ala egiten dute; era berean ez dut ikusten unibertsitatea eta eskolen arteko lotura handiegirik.


Ez da lan erraza hau dena aldatzea.

K. ROBINSONEN ¿MATAN LAS ESCUELAS LA CREATIVIDAD? BIDEOAREN HAUSNARKETA

Sormenaren lanketak hezkuntza mailan aurkitzen dituen zailtasunei buruz aritzen da K. Robinson bideoan zehar. Dudarik ez dago, gaur egungo hezkuntza sistemaren zurruntasun mailak ikasleen sormena gutxiesten duela. Zergatik gertatzen da hau? Zerk eragiten du ikasketa prozeduren itxiak? Zergatik erabiltzen dira metodologia zehatzak? Antzeko galderak egin dizkiogu gure buruari talde mailan eta ondorio batzuetara iritsi gara. Alde batetik, sormenaren lanketa eza, ez dela eskolak aplikatutako metodologiaren errua bakarrik, irakasleena ere, hein handi batetan. Metodologia edo linea curricularrak nahiko irekiak dira gaur egun Haur Hezkuntzan, baina hauen aplikazioak zurrunak bihurtzen dituzte irakasleek. Beldurra, organizazioa, irakaslearen lanaren justifikazioa, … hainbeste izan daitezke irakasleengan eragiten duten faktoreak, unitate didaktiko bat zurrunki jarrai dezan, ikaslearen sormena eta nahietatik jarraituz irakatsi baino. Horrek beste inplikazio bat dakar, irakasleak ere sormena landu behar duela klasean. Sormenaren bitartez lortuko baitu, sormenaren lanketa klasean. Gaur egun, irakasleak jakin behar ditugun eduki guztiak ikasten ari gara unibertsitatean, baina agian ez litzateke hobeto, zer jakin ikastea baino hobeago NOLA IZAN ikastea? Edonor izan daiteke irakasle?

lunes, 16 de febrero de 2009

APRENDER EN RED

“Aprender en red” testuari dagokionez, azpimarratu nahi dugu, bertan, sarean, alfabetizazio eta idazketa burutzen deneko ikerketaren inguruko testua dela. Baina ikerketa honetatik abiatuz, esan beharra dago orokortu daitekeen metodoa dela.

Alegia, irakasleen ezagutzak elkarren artean elkarbanatzeko aukera, lan metodoari dagokion malgutasunaren eskaintzaile, arazoen aurrean soluzioak planteatzea, lider rolak bizitzeko aukera, sareko kideen arteko kolaborazioa, e.a...sustatzen baititu ikasketa metodo honek.

Sareen ezaugarri azpimarragarrienak, Allen Parkerren (1970) eskutik datozkigu. Alegia, sareek: berrikuntzarako konprometituz, helburu konpartitu batzuk edukitzea, informazioaren komunikazioa eta euskarri psikologikoa, laguntzailea, berdintasun harremanak eta parte hartze boluntarioa betetzen dutela dio.

Guzti honek, Teoria Soziala du oinarritzat, Wengerrek proposaturikoa. Alegia, pertsona askok “praktiketako komunitateetan” ikasten dutela dio. Eta beraz, ikasketa indibiduala izateaz gain soziala ere bada.

Zer ikasi dugu testu honekin? Azpimarragarriena zera iruditu zaigu: irakaskuntza komunitatean sortu beharreko metodo desordenatua dela eta irakaslea sujektu aktiboa dela.

Honek zera ekartzen digu burura, irakasle izango garen aldetik, eduki beharreko esperientzia dela. Beti ere, lan egite metodoarekin batera, haurrengan, ikaste moduan eragin dezakegula kontutan hartuz; esan genezake, indibidualizaziora bultzatzen duen gizartean sozializaziorako bultzada egiteko apustua egiten ari garela.

ZER ULERTU DUGU?


Lehenengo egunean, ikasgaiaren aurkezpenaren ostean, nahiko galduak sentitu ginela aitortu behar dugu; informazio asko jaso genuen, eta teknologia berrien protagonismoak beti sortzen du nolabaiteko errespetua.
Baina planteamendua barneratzen joan garen heinean, guztiz interesgarria eta egokia izan daitekeela ikusi dugu.

Proposatzen zaigun metodologiak gaur egun bizi dugun errealitatearekin harreman estua du (taldean/sarean lan egin, harreman eta lan berriak sortzeko aukera…), eta honek frogatzen digu hezkuntza arloa bizirik dagoela eta heterogeneoa izan daitekeela.

Hezkuntzaren ikuspuntu ezberdin baten aurrean gaude, “betiko” eredua (klase magistralak, azterketa bukaeran…) gainditzen duena, eta abiapuntu berri bat oinarritzat hartzen duena.

Lehengo urtean Garapen Psikomotorean Luisperekin bizi izandako esperientzia positiboa izan zen, eta aurten ere, Plastikaren eskutik, Elkarrikertuz proiektuan murgiltzea oso aberasgarria izango dela deritzogu.

Ikasgaiaren antolamendua ere guztiz aproposa da. Astean egin beharreko ariketak eta ekintzak, edo irakurri/landu beharreko artikuluak ondo zehazturik daude, gai bakoitzeko bibliografia ere ematen zaigu… Beraz, hemendik aurrera aprendizaia “gure esku” dago; elkarrekintzaren bidez ezagutzeko, pentsatzeko, trukatzeko eta eraikitzeko prest gaude.

viernes, 13 de febrero de 2009



BURUBELARRI....hasi dugu gure lana blogean , hau izango ote da gure logotipoa?

Gorri eta txuria, odol itxuraz egindako firma...ez al zaizkizue zezenak burura etortzen? Gora San Fermin! animo! laister udara iritsiko da eta :)